Vous êtes surGetaria ezagutuItsas-bazterreko ibilaldia
Itsas-bazterreko ibilaldia

25kilometroko luzera, Bidartetik Hendaiara, itsas-bazterreko ibilaldiak Euskal kostaldea eta mendien bista ederrak eskaintzen dizkizue.
Zazpi “sarrera” badira: Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune, Ziburu, Urruña eta Hendaia. Informazioak frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz eta ingleses aurkituko dituzue.
Itsas-bazterreko bideari esker leku zoragarriak ezagutzen ahalko dituzue. Bidean zehar, gune tematiko desberdin batzuk aurkituko dituzue :
| Lekua | Gaia | Deskripzioa |
| Bidarte, St Joseph kapera | Uhainak, surfa | Leku aproposa uhainen begiratzeko, surflariek gustukoena duten eremuetarik bat. |
| Getari, Zenitzeko munioa | Esukaldunak eta Itsasoa | Bizkaiako golkoa gozatzeko begiragune ederrenetarikoa, euskal kortsario, arrantzale edo emigranteek itsasoan abentura haundiak ezagutu dituztela gogoratzen gaituela. |
| Donibane Lohizune, Artxiloa | Itsas bazterreko paisaia | Paisaiaren irakurketa, bere elementu azkarrak, bere ezaugarriak ,arrantzaleen itsasbazterra XIX garren mendetik gaur egungo itsasbazter turistikoraino. |
| Donibane Lohizune, Arrantzie portua | Arrantza | Arrantzaren ixtorioa bale ihizitik gaur egungo arrantzara , itsas urruneko arrantzatik pasatuz. |
| Ziburu , Errobiko kaia | Badia, bere ixtorioa | Badiaren bixta ederra bainan ere bere ixtorioa, gizakiaren obrak, itsas digen eraikuntzak, Zokoako gotorlekua eta komentuen ezagutzeko aukera. |
| Urruna , Euskal haztegia | Geologia | Euskal itsasbazterraren geologia, itsas gora eta beheraren arteko eremua ezagutzeko aukera. |
Aholkuak
- Exkursioko gutxieneko ekipamendua beharrezkoa da.
- Iparralde-Hegoalde zentzuan egitea hobe da Jaizkibel, Aiako Harriak eta Larrunen bista ederrenak eukitzeko.
- Haurrak zainduak izan behar dira.
- Txirrindak debekatuak dira.
- Animaliak debekatuak dira bidearen zati batzuetan, besteak beste Abbadiako eramuan eta hondartzetan.
- Itsas-bazterreko ingurunea makala da, errespetatu ezazue.
Amarru :
Garraio publikoak erabili itsasbazterreko bidetik itzultzeko, autobusez edo treinez.
- Bidarte eta Hendaia lotzen dituen autobuseko linea bat.
- Getaria, Donibane Lohitzune eta Hendaia lotzen dituen treneko linea bat.
Informazio gehiagorentzat turismo bulegoarekin harremanetan jarri : + 33 5 59 26 56 60












